viernes, 23 de mayo de 2008

Telebistaren erabilera ikasgelan


Ikasgelan, metodo edo era desberdinak daude telebista erabiltzerako garaian; eta puntu honetan,
existitzen diren metodo desberdinetaz hitz egingo dugu:
LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua. Bere ustez:Gelan erabil ditzakegun programak ez dute hezkuntzarako berariaz egindakoak izan behar. Adibidez, probabilitatea lantzeko James Bond-en filmaren zatitxo bat ikus dezakegu eta ondoko galderak planteatu: Kasinoan dagoenean, zein da dadoetan bi seiko ateratzeko probabilitatea? Eta gauza bera berriz gertatzeko?

Ikerrek komentatzen duen bezala, gure ustez ere oso interesgarria izango litzateke,ikasgai desberdinak ikasterakoan, pelikula, anuntzio edo eta marrazki bizidunetara jotzeko aukera aprobetzatzea. Matematikak, historia, dantza... ikasgai asko eta asko telebistaren laguntzarekin ikas ditzazkegu. Modu honetan ikasleen inplikazio handiago bat lortuko genuke; eta irakaslea ez zen ikasgelako zentru bakarra kontsideratuko.Azken puntu hau da irakasle asko telebistaren erabileraren kontra agertzearen arrazoia; azken finean era batera edo bestrea gelako egituraketa guztia aldatzen baitu.

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua.Telebistaren erabilerak gelako antolaketa aldatzen du. Normalean irakasleak hitz egin eta ikasleek entzun egiten dute. Teknologia berri honekin irakasleen eta ikasleen artean zegoen komunikazio zuzena galdu egiten da. Batzuen ustez, arrazoi hori nahikoa da telebista ez erabiltzeko. Haien iritziz, irakasleak etengabe ikusi behar ditu berak esaten duenari buruzko ikasleen erreakzioak.

Egia da, ikasle eta irakasleen arteko komunikazio zuzen hori, era batera edo bestera galdu egiten dela, baina beste ezaugarri asko irabazten dira; beraien arteko komunikazioa edo erlazioa zuzena ez izateak ez du esan nahi ez dela ezistituko. Derrigorrezko komunikazio batetaz hitzegiten hari gara, nahiz eta telebistaren presentziak hau murriztu, ez du eta ezingo du ezabatu.
Paperak aldatu egingo dira, moldatu, eta sortzen diren behar berrietara egokitu.
Irakasleak gaur egungo egoera berria onartu beharko du eta era berean, berari moldatu.

No hay comentarios: