viernes, 23 de mayo de 2008

Irratia eskolan

Egia da, gaur egun irratiak ez duela telebistak duen besteko influentzia. Haur gehienek ez dute irratia erabiltzen. Baina horrela izanda ere, irratiari beste erabilera bat emanik, emaitza esanguratsuak lortu daitezke haurren hezkuntzan.
Egin behar dena zera da, telebistarekin egiten den ez bezala, haurrak irrati entzuleak izan beharrean, "egile" bihurtu behar ditugu. Horrela haurren interesa piztez gain, hezitzaile ere bihurtuko direlako.
Guk aipatutako hau baieztatzeko, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasleak artikulu batetan esandakoa hartu dugu. Ondoko hau da

Arantza Gutierrez Paz-ek esaten du: "Irrati-eskola bat kudeatzea, oso ekintza dibertigarria izateaz gain,ikasketa-prozesuan erabiltzeko tresna interesgarria izan daiteke. Era berean,ikasketa ikasgeletatik atera eta gizartera aurkezteko balio du. Bereziki, hizkuntzen ikasketan (euskararenean gurean) nabaritzen dira irratiaren onurak, eta zehazki ahozko adierazpenaren alorrean."

No hay comentarios: