viernes, 23 de mayo de 2008

Ikaskuntza esanguratsua irratiaren bidez


Gauzak, errepikatuz eta norberak adieraziz, askoz errazago ikasten dira eta horrela ikasitakoak, askoz gehiago irauten du memorian.

Irratiak aukera hori ematen digu. Ikasleak irakasle bihurtzeko aukera. Irratsaio propioa izateak, nahi dugun informazioa adierazteko aukera ematen digu.
Ez da berdina irakaslea ordu betez ikasgai baten inguruan hitz egiten entzutea edo gure ikaskideren bati entzutea.
Horretaz gain, igorleak informazioa modu egoki batetan transmititu nahi izango du eta horretarako, ezinbestekoa egingo zaio adierazi beharrekoa birpasatzea.

Ondorioz, gure ustez, metodologia honen bidez lortzen den ikaskuntza, ohiko metodoarekin lortzen dena baino esanguratsuagoa da.

No hay comentarios: