miércoles, 23 de abril de 2008

NAHIA, Luis Mari-k emanikoa: "(...) Irakasle: gelan ere telebista erabili, tresna merke, erakargarri eta aberatsa da; gaztelaniaz dioten bezala "Irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio du" eta horretaz aprobetxatu behar dugu eskolako ohiko ihardueran; aldi berean telebistaren aurrean izan beharreko jarrera kritikoa bultzatu ikasleengan , etorkizuneko gizartea gure esku dago...
Telebista tresna hezitzailea da eta guk behar bezala aztertzen eta erabiltzen ez badugu, panpina bat baino ez gara izango bere esku; hau da guraso eta irakasleok aurrean dugun erronka."

Honen bidez, irakasleei hoartarazi nahi diegu, telebitak izan ditzakeen onuretaz

Telebistaren eragin desberdinak haurrengan

Ondoren agertzen den bideo honetan, modu esanguratsu edo argi batean azaltzen da telebistak izan ditzakeen eragin ezberdinak (www.youtube.com-etik harturiko bideoa):



Gure ustez, bideo honek argi usten digu telebista ez dela ez ona ezta txarra ere. Telebista tresna hutsa da eta erabiltzeko moduak baldintzatuko du bere emaitza.
- NAHIA, Luis Mari-ren hitzetan: "(...)Azkeneko urteotan haurtzaroak dituen gaitz guztien erruduntzat jotzen da telebista."

Gure ustez, arrazoia du Luis Mari-k, izan ere, errazena, errua defendatu ezin daneri botatzea delako, eta gaur egungo gizartean errudun hori beti da telebista. Egia da, haurrak imitazioa erabiltzen dutela eta tebistaren aurrean hainbeste denbora pasa eta gero, jarrera desegokiak hartzen dituztela.
-NAHIA, Luis Mari-ren hitzetan: "(...)Telebistaren aurrean jarrera pasiboarekin esertzen bagara, eta mandoa minutuan hamaika aldiz erabiltzen badugu, edozer gauza sinisteko gauza izango gara, baina telebista piztu baino lehenago egunkaria edo astekaria hartzen badugu eta kate ezberdinetan zer dugun aztertzen badugu eta eskaintza hortatik aukera bat egiten badugu, kritikoak izateko lehenengo pausoa eman dugu. Hau da bidea, eta ez horren zaila, telebista piztu baino lehenago apur bat irakurri eta gero aukera erraza da: botoia sakatu edo ez ...".

Argi dago, telebista ikusteko moduak eragina duela pertsonaregan. Luis Mari-k esaten duen bezala, pasibotasunez edo inolako kriteriorik gabe telebista ikusteak edozer zineztera edota imitatzera eraman gaitzake. Aldiz, aktiboki, hau da, ikusi nahi duzunaren aukeraketa eginez, telebistak bidaltzen dituen mezu baliagarriak barneratu ditzakegu.

miércoles, 9 de abril de 2008

Gaur egungo egoera

Irudi hau aukeratu dugu, gaur egungo errealitatea oso ondo deskribatzen duelako.
Bertan, komunikabideek (kasu honetan telebistak) duten boterea azpimarratzen du.
Boterea hau, modu hezitzaile batean erabiliz gero, emaitza desberdinak lortuko lirateke, izan ere, ikusten den bezala, telebistak arreta bereganatzeko izugarrizko indarra dauka. Beraz, ezinbestekoa ikusten dugu, bere erabilera egokia ikasgeletan.

(www.xtec.es-etik harturiko irudia)

Sarrera

Irrati eta telebista hezitzaileak:

Gaur egun, oso zabaltuta dauden baliabide teknologiko hauek geroz eta presentzia handiagoz agertzen dira ikasgeletan.
Euskarri hauek, modu hezitzaile batean erabiltzeak abantailak ekar ditzakela erakustea da gure helburua blog honen bidez.