miércoles, 23 de abril de 2008

Telebistaren eragin desberdinak haurrengan

Ondoren agertzen den bideo honetan, modu esanguratsu edo argi batean azaltzen da telebistak izan ditzakeen eragin ezberdinak (www.youtube.com-etik harturiko bideoa):



Gure ustez, bideo honek argi usten digu telebista ez dela ez ona ezta txarra ere. Telebista tresna hutsa da eta erabiltzeko moduak baldintzatuko du bere emaitza.
- NAHIA, Luis Mari-ren hitzetan: "(...)Azkeneko urteotan haurtzaroak dituen gaitz guztien erruduntzat jotzen da telebista."

Gure ustez, arrazoia du Luis Mari-k, izan ere, errazena, errua defendatu ezin daneri botatzea delako, eta gaur egungo gizartean errudun hori beti da telebista. Egia da, haurrak imitazioa erabiltzen dutela eta tebistaren aurrean hainbeste denbora pasa eta gero, jarrera desegokiak hartzen dituztela.
-NAHIA, Luis Mari-ren hitzetan: "(...)Telebistaren aurrean jarrera pasiboarekin esertzen bagara, eta mandoa minutuan hamaika aldiz erabiltzen badugu, edozer gauza sinisteko gauza izango gara, baina telebista piztu baino lehenago egunkaria edo astekaria hartzen badugu eta kate ezberdinetan zer dugun aztertzen badugu eta eskaintza hortatik aukera bat egiten badugu, kritikoak izateko lehenengo pausoa eman dugu. Hau da bidea, eta ez horren zaila, telebista piztu baino lehenago apur bat irakurri eta gero aukera erraza da: botoia sakatu edo ez ...".

Argi dago, telebista ikusteko moduak eragina duela pertsonaregan. Luis Mari-k esaten duen bezala, pasibotasunez edo inolako kriteriorik gabe telebista ikusteak edozer zineztera edota imitatzera eraman gaitzake. Aldiz, aktiboki, hau da, ikusi nahi duzunaren aukeraketa eginez, telebistak bidaltzen dituen mezu baliagarriak barneratu ditzakegu.

No hay comentarios: