lunes, 19 de mayo de 2008

Ikaskuntzarako telebista

(www.youtube.com)lortutako bideo honetan, ikaskuntzara bideratutako telebistari buruzko deskribapen bat emateaz gain, labur-labur, ikasgela baten barnean nola erabiltzen den telabista ikus dezakegu:



Bideoan azaltzen duten bezla, ikaskuntzara bideratutako telebista ez da planteatzen irakasleen ordezkari bezala, baizik eta Colombiako herrian, momentuko hezkuntza arazoei eta kultura beharrizanei hobeto erantzuteko metodo edo tresna bezala.
Tresna konplementario bezala ikusten dute, hau da, irakasleaz gain, izugarrizko indar eta potentzia duen tresna audiobisual bezala. Bere helburu bakarra, hezkuntzak eta kulturak izan dituen hutsuneak betetzea izango litzateke. Zer dela eta planteatzen da? argi dago, telebistak izugarrizko indarra duela gazteen artean; eta askotan nahiz eta irakasleak eta telebistak esaten dutena berdina izan, telebistari kasu egingo diote, momentu oro arreta mantenduz, eta irakasleari berriz ez. Tresna honek dituen izaugarrizko abantailak aprobetxatu nahi izan zituzten Colombiako herritarrek, eta bideo honen bukaeran azaltzen den bezala praktikara eraman ere egin zuten.
Telebistaren bitartez musikako klase bat nola ematen den ikusi ahal izan dugu.

No hay comentarios: