sábado, 31 de mayo de 2008

Konklusioak



Argi dago, bai irratiak eta bai telebistak, izugarrizko ahalmen komunikatiboa dutela, eta gaitasuna hau aprobetxatu egiten dutela.
Arazoa hor egongo litzateke, aprobetxatze hori, bakoitzak bere interesetarako erabiltzen dituelako.
Blog honetan nahiko argi gelditu da, bai telbista eta bai irratia ere ikusteko eta entzuteko era edo modu desberdinak daudela. Bertan, gure ustez umeentzako kaltegarriak edo ez hezitzaileak izango litezkeen adibideak ipini ditugu, eta horri buruzko hausnarketa txikiak egin. Beste aldetik, tresna hauek modu hezitzaile batean erabiltzen direneko adinideak ere jarri ditugu.

Gure ustez, telebista eta irratia tresna indartzuak eta baliagarriak dira gure egunerokotasunean, baina egoki erabiltzea oso zaila dela iruditzen zaigu; XXI.mende honetan telebistak eta irratiak bere hasierako helburu zenetik (hain zuzen ere, hezitzailearena) oso urrun agertzen da.

Argi gelditu behar da, ez gaudela telebista eta irratiaren kontrako kanpainia bat egiten, beharrezko ikusten ditugulako eta guk ere erabiltzen ditugulako, baina era edo modu kritiko batean ikusi eta erabili beharko ditugu.
hezitzaileen beharra emen dago, tresna hauek erabiltzen irakasten,ikasleei edo umeei erakutsi egin behar zaielako tresna hauek maneiatzen, modu kritiko eta aktibo batean, eta ez ikusle huts batenlez.

No hay comentarios: