viernes, 23 de mayo de 2008

Telebistaren bi alderdiak

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua. Ikerrek dioen bezala:
gurasoek telebistari buruz duten iritzia ezkorra bada ere, telebistak ekarpen handiak bultza ditzake ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Eduki batzuk irudiekin oso ondo adieraz daitezke. Adibidez, historiako hainbat gertaera ulergarriagoak izan daitezke pantaila txikian ikusteko aukera izanez gero. Esate baterako, Berlingo harresiaren erorketa, ilargirako bidaia, sumendien erupzioak, Chernobilen gertatutakoa, baso-suteen ondorioak eta abar irudien bidez testuen bidez baino hobeto uler ditzakegu.

Argi dago, ume eta hain umeak ez direnak, gure historian gertatutakoak era edo modu audiobisual batean hobeto ulertuko dituztela.Telebistak izugarrizko ahalmena komunikatiboa du, eta hau aprobetxatzen jakin behar dugu, nahi ditugun ikaskuntzak zabaldu ahal izateko.

Bideo honetan, gizakiaren eboluzioari buruzko azalpen txiki bat ikus dezakegu ( erase una vez el hombre) izaneko telesail arrakastastu honetan:(www.youtube.com)



Ikusi daitekeen moduan, bideo honek esaten duena eta historiako liburuetan aurkitzen duguna berdin-berdina da; baina era berean diferentzia handia dago bien artean. Umeak arinago eta hobeto barneratzen dituzte telebistaren bitartez ematen diren azalpenak; beti ere azalpen hauek interesgarriak, argiak eta ondo landuak baldin badaude.

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua:
Ikerren ustez, orain dela hogeita hamar urte jendeak telebista masen heziketarako tresna ona zela uste zuen. Gobernuek diru asko inbertitu zuten telebistaren bidez hezkuntza programak garatzeko. Beti gertatu ohi den bezala, lehenengo programak nahiko txarrak izan ziren. Idatzizko testuei irudiak erantsi baino ez zuten egiten, besterik ez. Nolanahi ere idatzizko lengoaia eta irudien lengoaia nahiko desberdinak dira.

Lehen aipatutakoaren hildo berdina jarraituz, Ikerrek ere bi metodoen artean dagoen desberdintasun handia azpimarratzen du: idatzizkoa eta irudien bitartez erabiltzen direnen artean. Argi baldin badago, irudiekin erabilitako ikaskuntzak emaitza hobeak dituela ikaskuntza prozesuan, zer dela eta ez ditugu erabiltzen eskoletan? Zer dela eta ez dugu telebista eskolan erabiltzen? Zergatik debekatzen dugu telebista? zergatik jarraitzen dugu liburuen sistema horrekin, jakin badakigu ondo funtzionatzen ez dutela? edo zergatik segitzen dugu, metodo audiobisualekin lortzen diren emaitzak hobeak direla baztertzen?

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua bere ustez:
Gure gizartearentzat liburuak irakurtzea telebista ikustea baino hobea delako, lehenengoek jasoagoak baitirudite. Askok diote telebista txarra daukagula, baina liburu txarrak ere baditugu. Gakoa ez da telebista ona edo txarra daukagun, baizik eta hedabide horri zein erabilera ematen diogun.

Goazen azken puntu ahu hobeto aztertzeko beste telesail ospetsubaten irudiak ikustera:
Son Goku telesailaren irudiak (www.youtube.com)


Bideo hau ikusi eta gero, aurretik utzi dugun eztabaida berriz hartu dezakegu: hau da telebista ona edo txarra al da? edo edabide horri zein baliabide ematen diogun da benetan garrantzitsuena?

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua.
Hasieran kalitatea aipatu dut. Kalitatea zehazterakoan gutxienez bi aldagai eduki behar ditugu kontuan. Alde batetik, telebista programa bera egokia denentz; eta beste aldetik, programa hori erabiltzeko era aproposa denentz.
.

Gure ustez telebista erabiltzerakoan, berari ematen diogun baliabidea da bentan kontutan hartu behar dena.Irakasleok aukeratzen dugu, zer eta nola nahi dugun umeak telebista erabiltzea; adibidez, SonGoku telesail ospetsu hau, karate irakasteko edota dibertitzeko ikus dezakete umeak, baina hori egin dezaten irakatsi egin behar zaie. Telesail desberdinak ikusten, kritikoak izaten eta ikusten dutena interpretatzen irakatsi behar zaie. Modu honetan izango baita egokia telebistaren erabilera.

No hay comentarios: